43. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

47/2020 EBAZPENA, otsailaren 12koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez akats zuzenketa egiten baita urriaren 3ko 96C/2019 Ebazpenean. Horren bidez, Timac Agro España SA enpresaren Lodosako lantokirako hitzarmen kolektiboa erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zen.

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiaren urriaren 3ko 96C/2019 Ebazpenaren bidez, Timac Agro España SA enpresaren Lodosako lantokirako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31004102011981) erregistratu, gordailutu eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea erabaki zen. Hitzarmena 2019ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12koan.

Akats bat atzeman denez hitzarmenaren argitalpenean, hitzarmena negoziazio batzordeak adostutako numeraziorik gabe argitaratu baita, bidezkoa da akats hori zuzentzea hitzarmen kolektiboa berriro argitaratuz.

Erakunde honek gai horren ardura hartzeko duen eskumena ezarrita dago Langileen Estatutuari buruzko Legearen testu bategina onetsi zuen urriaren 23ko 2/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 90. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan eta Lan hitzarmen eta akordio kolektiboak erregistratu eta gordetzeari buruzko maiatzaren 28ko 713/2010 Errege Dekretuan.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 109.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, bidezkoa da egindako akatsa zuzentzea, eta horretarako, hitzarmen kolektiboa berriro argitaratzea.

Adierazitakoarekin bat, eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Argitaratzea Timac Agro España SA enpresaren Lodosako lantokirako hitzarmen kolektiboa (kode zenbakia: 31004102011981) atzemandako akatsa zuzendu ondotik.

2. Ebazpen hau jakinaraztea hitzarmen kolektiboaren negoziazio batzordeari, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, jakinarazi eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da (“Erreferentzia: Esped:” hitzen ondoren dagoen zenbakia).

Iruñean, 2020ko otsailaren 12an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Timac Agro España SA enpresaren hitzarmen kolektiboa, Lodosako lantokirako (PDFa).

Iragarkiaren kodea: F2002225