43. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZKOIEN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Aldaketa, Etxeko laguntza zerbitzua arautzen duen ordenantzan. Hasierako onespena

Azkoiengo, Martzillako, Faltzesko eta Funesko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batean onetsi zuen 2020rako aldaketa Etxeko laguntza zerbitzua eta zerbitzu hori emateagatiko tasak arautzen dituen ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin bat etorriz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, aldaketa behin betikoz onetsiko da Etxeko laguntza zerbitzuko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalean, eta aldaketak osorik emanen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Azkoienen, 2020ko otsailaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Nuria Autor Resano.

Iragarkiaren kodea: L2002039