43. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iraganda inork alegaziorik aurkeztu gabe eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan xedatuari jarraikiz, behin betiko onesten dira 2020ko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak. Hasierako onespenaren erabakia 2020ko 3. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 7an.

DIRU-SARRERAK:

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 25.750,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.471.013,11 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 10.010,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 1.506.773,11 euro.

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria gastuak: 1.104.137,22 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntetako eta zerbitzuetako gastuak: 276.329,88 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 74.600,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 19.706,01 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 32.000,00 euro.

Gastuak, guztira: 1.506.773,11 euro.

Noainen, 2020ko urtarrilaren 29an.–Mankomunitateko burua, Manuel J. Mozota Núñez.

Iragarkiaren kodea: L2001634