43. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZUÑIGA

2020rako zerga-tasak

Zuñigako Udalak, 2019ko azaroaren 29an egin bilkuran, jarraian osorik ematen den erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

Zerga-tasa hauek erabaki dira:

Lehenbizikoa.–Zerga-tasa hauek jartzea 2020rako:

a) Hiri-lurreko nahiz landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa %0,1387 izanen da.

b) Ekonomia jardueren gaineko zergaren tarifei 1 indizea aplikatuko zaie.

c) Eraikuntza, obra eta zerbitzuen gaineko zerga (EIOZ):

–%4, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo lehen etxebizitza zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra ez badira.

–%3, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, obra berrietarako edo lehen etxebizitza zaharberritzeko, titularraren ohiko bizileku iraunkorra badira.

–%5, obra gauzatzeko aurrekontuaren gainean, nekazaritzako eta industriako jarduerak ezartzeko obretarako.

d) Hiri-lurren balioaren gaineko zergari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 175. eta 178. artikuluetan ezarritako gutxieneko tasak aplikatuko dira.

e) Zirkulazioaren gaineko zergaren tarifak aplikatzea.

f) Tasak:

–Udal agertokia lagatzea: 100 euro.

–Udal agertokiaren fidantza: 200 euro.

–Bide berdean ibiltzeko txartela ematea: 5 euro/txartela.

–Ureztatzeko ura: 0,10 euro/metro kubikoa.

–Ureztatzeko uraren urteko kanona: 10 euro/kontagailua.

–Erabilera anitzeko gela alokatzea jarduera partikular eta/edo pribatuetarako: 20 euro/eguna.

Bigarrena.–Tasa eta prezio publikoei dagokienez, aplikatzekoak izanen dira 2020rako ezarritakoak.

Hirugarrena.–Erabaki honetan finkatu diren zerga eta tasak aplikatuko dira 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, eta Zuñigako Udalaren iragarki-taulan eta web-orrian, behar diren ondorioak izan ditzan.

Zuñigan, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Pedro María Oteiza Diaz.

Iragarkiaren kodea: L2002169