43. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI

2019ko aurrekontua. Hasierako onespena

Etxarriko Kontzejuak (Larraun), 2019ko ekainaren 5ean egin bilkuran, onetsi zuen 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokor eta bakarra.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, bizilagunek edo interesdunek azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten. Epea bukatutakoan inork erreklamaziorik aurkeztu ez badu, behin betiko onetsitzat joko da.

Etxarrin, 2020ko otsailaren 13an.–Kontzejuko burua, Imanol Jaka.

Iragarkiaren kodea: L2002240