43. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

2020rako lan egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa

Alkatetzaren otsailaren 11ko 46/2020 Ebazpenaren bidez onetsi zen Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko lan egutegia. Hona hemen haren xedapen zatia:

“Lehenbizikoa.–Onestea Caparrosoko Udalaren zerbitzuko langileen 2020ko lan egutegia, eta, hartara, jaiegun deklaratzea egun hauek:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Apirilaren 25a: San Markos, herriko festa eguna.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 2, 3, 4, 5, 7 eta 8a: Caparrosoko festak.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Orobat, baliogabeak izanen dira, 2020. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak eta honako ebazpen honen lehenbiziko xedapenean adierazitako jaiegunak.

Hirugarrena.–Caparrosoko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua 1.592 ordukoa da, abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearen arabera, eta honela banatuko da:

Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da.

Laugarrena.–Bulegoetako eta lantaldeko langileek egutegi eta ordutegi bereiziak izanen dituzte; 2020an aplikatuko zaizkie ebazpen honen lehenbiziko xedapenean oro har ezarritako jaiegunak, bai eta hirugarren xedapenean ezarritako lanaldia ere. Honako berezitasun hauek ezartzen dira zerbitzu bakoitzerako:

A) Bulegoetako langileria:

Udal bulegoak itxiak egonen dira baliogabe deklaratutako egunetan.

Caparrosoko Udalean jendea hartzeko eta bertako Erregistro Orokorra irekita egoteko ordutegia 10:00-13:30 da, astelehenetik ostiralera.

B) Lantaldeko langileak:

Abuztuaren 24tik 31ra bitarte (biak barne) eta irailaren 9tik 14ra bitarte (biak barne), lantaldeko langileek ezin dituzte oporrak hartu eta lan egin beharko dute.

Bosgarrena.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, baita, ediktuen bidez, Caparrosoko Udalaren iragarki-taulan ere.

Seigarrena.–Ebazpen hau eta lan egutegia Udaleko langile guztiei jakinaraztea eta Udalbatzari ebazpenaren berri ematea eginen den hurrengo osoko bilkura arruntean.”

Caparroson, 2020ko otsailaren 12an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2002171