43. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Aldaketa, Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantzan. Behin betiko onespena

Barañaingo Udalak, 2019ko azaroaren 28an egin osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantzako aldaketa.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan xedatuari jarraikiz, hasierako onespenaren erabakia 2019ko 253. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 27an, baita Barañaingo Udalaren ediktuen taulan ere.

Jendaurrean egoteko legezko aldia iraganik inork inolako alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu gabe, eta aipatu Foru Legearen 325.1.c) artikuluaren bukaerako aginduen ondorioz, ordenantzan egindako aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, eta haren testua argitaratzen da, behar diren ondorioak izan ditzan, Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 326. artikuluari jarraikiz.

Barañainen, 2020ko otsailaren 12an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Merkataritza ez egonkorra arautzen duen udal ordenantza

Aldatutako artikuluak. Idazketa berria

4 b 2) artikulua.–Urte osoan, astearteetako 00:00etatik 15:00etara, azoka txikiaren kokalekua eta behar bezala seinaleztatutako perimetro-eremua zamalanetarako eremutzat hartuko dira, eta debekatuta egonen da gelditzea eta aparkatzea azokatik eta haren funtzionamendutik kanpoko pertsona guztientzat.

7. artikulua.–Urtero, baimen guztiek abenduaren 31n galduko dute indarra eta, beraz, urtero berritu behar dira. Saltoki finkoak berritu ahal izateko, azaroaren 1etik 15a bitartean eskatu behar da, eta ordenantza honetan galdetzen diren agiri guztiak ekarri. Saltokiak libre gelditzen ahalko dira bai horiek adjudikatu ez direlako baldintzak ez betetzeagatik bai adjudikaziodunek eskaerarik aurkeztu ez dutelako; halakoetan, gainerako adjudikaziodunei eskainiko zaizkie eta zozketaz adjudikatuko dira, interesa batek baino gehiagok baldin badu. Azkenik, saltoki gehiago libre gelditzen badira, beren eskaera ezarritako epearen barnean aurkeztu duten eskatzaileen artean adjudikatuko dira, ordenantza honetan lehentasunari buruz ezarritako irizpideei jarraikiz. Ezinezkoa bada, dauden jarduerak eta horiek antzekoak direlako, zozketa eginen da guztien artean, Herriko Etxean. Itxaron zerrendan eskatzailerik ez badago, eskaerak aurkezteko beste epe bat jarriko da eta adjudikatuko zaie dokumentazioa osorik aurkeztu duten interesdunei, ordenantza honetan zehaztutako hautapen irizpideei jarraikiz. Aurreko kasuan bezala, esleitutako saltokiak daudenen antzekoak baldin badira, aipatu den zozketa sistema aplikatuko da.

Aurreko prozeduren ondoren, urte hasieran lanpostu libreak esleitu gabe gelditzen badira, urte bakoitzeko urtarrilaren 15etik 30era bitarteko beste epe bat ezarriko da, Ordenantza honetan eskatutako dokumentazio guztia Erregistro bidez aurkeztuz, urte horretarako lizentzia eman zaien adjudikaziodun guztiek bigarren salmenta lizentzia bat lortu ahal dezaten, ordenantza honetan ezarritako lehentasun irizpideen arabera. Interesdun bat baino gehiago badago, guztien arteko zozketa bidez adjudikatuko dira, udaletxeko bulegoetan.

Urtearen joanean saltokirik libre gelditzen bada, dela adjudikaziodunak uko egin diolako, dela beste arrazoiren batengatik, gainerako adjudikaziodunei eskainiko zaizkie, hauek beren tokia aldatu nahi ote duten. Interesa batek baino gehiagok baldin badu zozketaz adjudikatuko dira.

Adjudikatutako saltokiak adjudikaziodunek okupatu beharko dituzte, eta horiek ezin dira laga, ezta eman ere. Hala ere, Alkatetzak trukeak baimentzen ahalko ditu bi saltokien artean, urtean behin baizik ez; halakoetan, bi interesdunek sinatutako eskaera aurkeztu beharko da. Ezin izanen da trukerik eskatu urte naturalaren azken hiruhilekoan.

Saltzen diren produktuak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan agertutakoak izanen dira, eta Udalari aurkeztutako eskabidean ere.

11.1. artikulua.–Oro har, pertsona, enpresa edo elkarte bakoitzak salmenta baimen bakarra eskuratu dezake urtero. Hala ere, ordenantza honen 7. artikuluan adierazitakoari jarraituz, Udal Agintaritzak beste saltoki bat betetzeko bigarren lizentzia bat adjudikatu edo baimendu diezaieke urte horretarako lizentzia emana duten pertsona, enpresa edo elkarte guztiei, baldin eta hala eskatzen badute Udal Erregistroaren bidez urte bakoitzeko urtarrilaren 15etik 30era bitartean. Horretarako, ordenantza honetako 8. artikuluan ezarritako baldintza guztiak bete beharko dituzte eta ezin dira 4.1 d) artikuluan aipatutako pertsona, enpresa edo elkarteak izan, horiek saltzeko baimen bakarra eduki baitezakete urteko.

Iragarkiaren kodea: L2002209