43. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

IRUÑA

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, Joaquin Maya Musika Eskola Bereziko irakasle lanpostuan ikastaro monografikoen espezialitatean aldi baterako kontratu bidez aritzeko, gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira

Iruñeko Udalak, Giza Baliabideetako Zuzendaritzak 2020ko urtarrilaren 22an emandako ebazpenaren bidez, honako deialdi hau onetsi du:

Deialdia, izangai-zerrenda bat hautaproben bitartez osatzeko, musika eskola bereziko irakasle lanpostuan ikastaro monografikoen espezialitatean aldi baterako kontratu bidez aritzeko, Iruñeko Udaleko Joaquín Maya Musika Eskola Berezian gertatzen ahal diren beharrak asetzeari begira.

Deialdiaren oinarriak eskuragarri daude www.pamplona.es webgunean eta Herritarrendako Arreta Bulegoan.

Iruñean, 2020ko urtarrilaren 22an.–Javier Morrás Iturmendi, Giza Baliabideetako zuzendaria.

Iragarkiaren kodea: L2002979