43. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan terapeuta okupazional izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdiaren gainean.

Gora jotzeko errekurtsoa jarri da oposizioaldiko behin betiko emaitzen aurka honako deialdi honetan: Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuan terapeuta okupazional izateko 2 lanpostu oposizio-lehiaketa bidez betetzeko deialdia, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 21eko 736E/2019 Ebazpenaren bidez onetsia. Hori dela eta, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 45. eta 118.2 artikuluetan xedatutakoarekin bat, hautapen prozedura bateko egintza aurkaratu denez, interesdun guztiei jakinarazten zaie gehienez hamar egun balioduneko epea izanen dutela, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita, alegazioak aurkezteko.

Aurkeztutako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, identifikazio dokumentu bat erakutsi eta gero, Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuan (Tutera kalea 20, lehenengo solairua, Iruña).

Alegazioak Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aipatutako moduan aurkeztu behar dira.

Iruñean, 2020ko otsailaren 24an.–Osasunbidea-Nafarroako Osasun Zerbitzuko Araubide Juridikoaren Zerbitzuko burua, Marta Beamonte Aréjula.

Iragarkiaren kodea: F2002939