43. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 3a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

OLTZA ZENDEA

Aldaketa 2019ko lan publikoaren eskaintzan

Honen bidez aditzera ematen da ezen Oltza Zendeako Udaleko Gobernu Batzarrak, 2019ko abenduaren 30ean egindako bilkuran, honako erabaki hau hartu zuela:

Lehena.–Aldatzea Oltza Zendeako Udalaren 2019ko lan publikoaren eskaintza, Udaleko Gobernu Batzarrak 2019ko maiatzaren 23an onetsia, zerbitzu anitzak-lorezaintzako beste lanpostu bat gehitzeko (guztira 2 lanpostu) ordezte-tasaren kargura.

Lanpostuaren izena: Zerbitzu anitzak-lorezaintza (hutsik). Lanpostu kopurua: 2. Araubide juridikoa: LKF. Maila: D. Sarbidea: OL. Nahitaezkoa/Merezimendua: Merezimendua. Hizkuntza-Eskakizuna: B1. Betetzeko aurreikuspena: 2020.

Bigarrena.–Lan publikoaren eskaintza argitaratzea udal honen egoitza elektronikoan, iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, denek jakin dezaten eta interesdunek egokitzat jotzen dituzten errekurtsoak jar ditzaten, kasua bada.

Hirugarrena.–Erabaki honen kontra, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke, hautara: a) Berraztertzeko errekurtsoa, egintza egin duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko auzien Epaitegian edo Salan, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; edo c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Oltza Zendean, 2019ko abenduaren 30ean.–Alkatea, Moisés Garjón Villanueva.

Iragarkiaren kodea: L2002061