43. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

489/2020 EBAZPENA, otsailaren 21ekoa, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez izendatzen baitira Langileen Batzordeak, bere ordezkari gisa, kalifikazio-epaimahairako proposatutako kideak, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdian.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren urriaren 14ko 2925/2019 Ebazpenaren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko arkitekto tekniko izateko bederatzi lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia onetsi zen. Ebazpena 2019ko 223. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 12koan.

Bidezkoa da izendatzea, kalifikazio-epaimahaian parte har dezaten, Langileen Batzordeak, bere ordezkari gisa, proposatutako kideak.

Horrenbestez, eta otsailaren 21eko 30/2005 Foru Dekretuaren bidez esleiturik ditudan eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Izendatzea, kalifikazio-epaimahaian parte har dezaten, Langileen Batzordeak, bere ordezkari gisa, proposatutako kide hauek: Iosu Moreno Merino jauna, kide titular, eta Nuria Hernández Guillen andrea.

2. Ebazpen hau kalifikazio-epaimahaiko kideei igortzea eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila agintzea, eta interesdunei ohartaraztea ebazpenaren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkezten ahal dela, Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz urriaren 1eko 39/2015 Legearen 121. eta 122. artikuluekin; aipatutako lege horrek hizpide du Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidea.

Iruñean, 2020ko otsailaren 21ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2002915