43. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 3a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.1. XEDAPEN OROKORRAK

1.1.2. Foru Dekretuak

AKATS ZUZENKETA, urtarrilaren 29ko 5/2020 Foru Dekretuarena. Horren bidez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen da.

Akats bat atzeman da Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoa aldatzen duen urtarrilaren 29ko 5/2020 Foru Dekretuan (2020ko 27. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratua, otsailaren 10ekoan), eta bidezkoa da dagokion zuzenketa egitea:

Artikulu bakarra.–Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen plantilla organikoan lanpostu batzuk sortzea.

Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako Departamentua. Proiektu Estrategikoen Zuzendaritza Nagusian:

Honako hau dioen tokian:

“–Kazetaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10926 zenbakia duena.

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, plantilla organikoan 10927 zenbakia duena.

–Administrari laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, plantilla organikoan 10928, 10929 eta 10930 zenbakiak dituztenak.”

Honako hau behar du:

“–Kazetaria. Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Burlatan duena, plantilla organikoan 10926 zenbakia duena.

–Administrazio publikoko teknikaria (arlo ekonomikoa). Lanpostu huts bat, funtzionarioen araubidekoa, A mailakoa, destinoa Burlatan duena, plantilla organikoan 10927 zenbakia duena.

–Administrari laguntzailea. Hiru lanpostu huts, funtzionarioen araubidekoak, D mailakoak, destinoa Burlatan dutenak, plantilla organikoan 10928, 10929 eta 10930 zenbakiak dituztenak.”

Iruñean, 2020ko otsailaren 20an.–Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilaria, Javier Remírez Apesteguía.

Iragarkiaren kodea: F2002916