42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

23/2020 EBAZPENA, otsailaren 10ekoa, Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendariak emana, zeinaren bidez Nabaskozeko udal-mugartean goi tentsioko instalazio elektriko bat jartzeko aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko baimen administratiboa ematen baitira, eta instalazio horrek onura publikoa duela zehazki deklaratzen baita.

2019ko urriaren 15ean, Eduardo Ryan Murua jaunak, I-DE Redes Eléctricas Inteligentes SAU ordezkatuz, aurretiazko administrazio baimena emateko eskatu zuen, baita eraikitzeko administrazio baimena eta, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ere, instalazio elektriko honetarako:

–Eskatzailea: I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU.

–Espedientea: SAT11035 (Erref.: 2019-060, obra: 100716828).

–Instalazioaren kokalekua: Nabaskozeko udal-mugartea.

–Xedea: inguru horretako horniduraren kalitatea hobetzea.

–Ezaugarri teknikoak: “Ustaize-Nabaskoze” 20 kV-eko linea elektrikoa, lur azpiko eta airekoa. Ustaize BTA lotzea “Judasen benta-Irunberri” lineako 1467 zenbakiko euskarriarekin (100-AL1/17-ST1A eroalearen 4.093 metro, aireko tartean, eta HEPRZ1 12/20 kV 3x (1x240 mm² Al+H16) eroalearen 975 metro, lur azpiko tartean).

–Aurrekontua: 447.001,12 euro.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. eta 144. artikuluetan ezarritakoaren ondorioetarako, I-DE Redes Electricas Inteligentes SAUren eskaera jendaurrean jarri zen hogei egunean, iragarkia argitaratuta 2019ko 219. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 6koan, eta Diario de Navarra egunkarian, egun berean. Halaber, eskaera Nabaskozeko Udalari ere igorri zitzaion, epe berean jendaurrean jar zezan.

Felipe Bertol Jauregui jaunak, 2019ko azaroaren 11n, alegazio bat aurkeztu zuen, eskatzeko alda zitezela 17 eta 18 zenbakiko euskarrien kokalekuak Nabaskozeko 16. poligonoko 849. lurzatiko mugetara.

Alegazio hori I-DE Redes Electricas Inteligentes SAUra igorrita, enpresa banatzaileak, 2019ko abenduaren 9an, adierazi du ezin dela bi euskarrietako bat ere tokiz aldatu:

–18 zenbakiko euskarria, angelukoa izanik, ezin da tokiz aldatu, horrek ekarriko lukeelako linea osoaren zortasuna aldatzea, eta horrela, ukipen berriak ezarri beharko litzaizkieke hirugarrenei.

–17 zenbakiko euskarria ere ezin da tokiz aldatu lurzatiaren mugaraino, zeren, mugituz gero, eroaleak lurretik duen garaierak ez bailuke gordeko erregelamenduz eskatzen den tartea.

Aurrekoa kontuan hartuta, bidezkoa da Felipe Bertol Jauregui jaunak aurkeztutako alegazioa ezestea.

Separata bidali zitzaion Nabaskozeko Udalari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko urriaren 24ko eta azaroaren 25eko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Nafarroako Gobernuko Zainketa Zerbitzuak, 2019ko urriaren 28ko txostenean, adierazi du ezen, urriaren 11n, Agraria de Afecciones y Valoracionesek, I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU ordezkatuz, baimena eskatu zuela (2019/854521 espedientea) aipatutako linea elektrikoaren gurutzamendu eta paralelismoetarako, NA-178 errepidea ukitzen duen tokian. Egun, tramitatzen ari da eskatutako baimena, eta hartan ezarriko da zer baldintza bete beharko den gauzapenean”.

Separata bidali zitzaion Telefónica de España SAUri, txostena eman zezala eskatuz (2019ko urriaren 24ko eta azaroaren 27ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Espedientean jasota dago Enagasen 2019ko azaroaren 19ko txostena, non ados agertzen baita eskatutako baimena ematearekin, baldin eta txosten horretan biltzen diren baldintzak betetzen badira.

Separata bidali zitzaion Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, txostena eman zezala eskatuz (2019ko urriaren 24ko eta azaroaren 27ko ofizioak), eta ez du erantzunik eman.

Ikusirik espedientean dagoen dokumentazioa, eta kontuan hartuta Sektore Elektrikoari buruzko abenduaren 26ko 24/2013 Legean eta Energia elektrikoa garraiatu, banatu, merkaturatu eta horniketa egiteko jarduerak eta instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatua, I-DE Redes Electricas Inteligentes SAUk eskatutakoa onartzea proposatzen da.

Adierazitakoarekin bat, Industriaren, Energiaren eta S3 Proiektu Estrategikoen zuzendari nagusiak azaroaren 18an emandako 52/2019 Ebazpenaren bidez eskuordetu dizkidan eskumenak erabiliz (2019ko 234. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 27koa), eta Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. eta 11. artikuluetan ezarritakoa betez,

EBAZTEN DUT:

1. I-DE Redes Electricas Inteligentes SAUri administrazio baimena ematea aipatutako instalaziorako.

2. Instalazioari, zehazki, onura publikoaren deklarazioa ematea, abenduaren 26ko 24/2013 Legearen 54. artikuluan eta abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 149. artikuluan ezarritako ondorioetarako. Enpresa eskatzailea onuradun gisa agertuko da desjabetze espedientean.

3. Instalazio hori egiteko aurkeztutako proiektua, Marcos Hernando Tuesta industria ingeniari teknikoak sinatua, onestea. Hogeita lau hilabete eman zaizkio obrak burutzeko.

4. I-DE Redes Electricas Inteligentes SAU enpresari onuradun izaera aitortzea desjabetze espedientean.

5. Felipe Bertol Jauregui jaunaren alegazioa ezestea, adierazitako arrazoiengatik.

6. Instalazioak gauzatu beharko dira aurkeztutako proiektuari jarraikiz, eta bat etorri beharko dute Goi tentsioko instalazio elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen maiatzaren 9ko 337/2014 Errege Dekretuan xedatutakoarekin eta Goi tentsioko linea elektrikoen baldintza teknikoei eta segurtasun bermeei buruzko erregelamendua onesten duen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretuan xedatutakoarekin.

7. Behin proiektua gauzaturik, eskatzaileak zerbitzuan jartzearen akta eskatu beharko du. Eskaera horri erantsiko zaizkio aipatutako araudian ezarritako agiriak eta obra bukaeraren ziurtagiria, teknikari eskudun batek sinatua.

8. Aurretiazko administrazio baimena eta eraikitzeko administrazio baimena emanda ere, instalazioa gauzatzeko beharrezkoak diren kontzesio, lizentzia eta baimen guztiak, publikoak nahiz pribatuak, lortu beharko ditu instalazioaren eskatzaileak, aplikatzekoak diren beste xedapen batzuekin bat.

9. Ebazpen hau igortzea Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzura eta Zainketa Zerbitzura, behar diren ondorioak izan ditzan.

10. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, orok jakin dezan.

11. Ebazpen hau jakinaraztea I-DE Redes Electricas Inteligentes SAUri, Telefónica de España SAUri, Enagasi eta ukitutako ondasun eta eskubideen titularrei, eta ohartaraztea ebazpenak ez duela administrazio bidea amaitzen eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzen ahal dela, Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko kontseilariari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hilabeteko epean. Hartan espediente zenbakia adierazi beharko da.

12. Ebazpen hau jakinaraztea Nabaskozeko Udalari eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, eta ohartaraztea honen kontra administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahal dela, eskumena duen ordena jurisdikzionalari zuzendua, argitaratu eta biharamunetik hasita bi hilabeteko epean, alde batera utzi gabe Nafarroako Gobernuan aldez aurreko errekerimendua egin ahal izatea, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2020ko otsailaren 10ean.–Industria Antolamenduaren, Azpiegitura Energetikoen eta Meatzeen Zerbitzuko zuzendaria, Laura Larraya Irigoyen.

Iragarkiaren kodea: F2002086