42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen deialdia, Inicia proiektua 2020. Laburpena.

2020ko otsailaren 14ko Alkatetzaren 120/2020 Ebazpenaren bidez onetsia.

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8 artikuluetan aurreikusitakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena. Testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhafp.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identif.): 496414.

Lehena.–Onuradunak:

1. 2019ko azaroaren 1ean hasi eta 2020ko irailaren 30era arte enpresa-jarduera hasi duten langile autonomoak. Dirulaguntzaren xede diren jardueren arabera, deialdiaren 5.2 oinarrian adierazten diren baldintza guztiak bete eta mantendu beharko dituzte dirulaguntzaren xede diren ekitaldi ekonomikoetan.

2. Eskaera 2019ko deialdirako epe eta modu egokian aurkeztu zuten langile autonomoak, baina dirulaguntzarik jaso ez zutenak, osorik edo zati batean.

Bigarrena.–Xedea:

“Inicia Proiektua” izeneko autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko programaren helburua herrian sortutako enpresen kopurua handitzea da, enplegua sortzeko, garapen ekonomiko eta sozialean eraginez.

Hirugarrena.–Oinarri arautzaileak:

Autoenplegua sustatzeko eta laguntzeko dirulaguntzen 2020rako deialdia. Inicia proiektua 2020.

Laugarrena.–Zenbatekoa:

9.000 euro.

Bosgarrena.–Eskaerak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkezteko epea deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da. Deialdi honetan dirulaguntzen eskabideak aurkezteko azken eguna 2020ko irailaren 30a izango da.

Eskabideak epe horretatik kanpo aurkeztuz gero, ez dira onartuko.

Zizur Nagusian, 2020ko otsailaren 14an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2002543