42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

Aldaketa, Baratzeen erabilera arautzen duen ordenantzan, tarifak eguneratzeko. Behin betiko onespena

Zizur Nagusiko Udalak, 2019ko urriaren 31n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen ordenantza fiskalak aldatzeko espedientea, 2020rako tarifak eguneratzeko.

Hasierako onespenaren erabakia 2019ko 222. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 11n, eta jendaurreko epean inork ez du alegaziorik aurkeztu; hortaz, ordenantza horien aldaketa behin betiko onetsi eta osorik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin, maiatzaren 31ko 15/2002 Foru Legeak aldatu baitzuen.

7. artikulua aldatzen da.

“7. artikulua. 31,00 euroko kanon bat ordainduko da urtean, urtarrilaren 1etik aurrera sorrarazia eta urteko lehenbiziko hiruhilekoan ordaindu beharrekoa”.

Zizur Nagusian, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2002018