42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

Herri-lurren desafektazioa, gero trukatzeko, 22. poligonoko 1. lurzatiaren zati batean

Ultzamako Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean eta udalkideen legezko kopuruaren bi hereneko gehiengoak eman aldeko botoarekin, onetsi zuen honako ezaugarri hauek dituzten herri-lurren desafektazioaren espedientea: 2.922,00 m², Ultzamako 22. poligonoko 1. lurzatiko G azpilurzatian daudenak, Ultzamako Bentetako alderdian. Xedea da hauekin trukatzea: Ultzamako 19. poligonoko 20. luzartiko 4.886,83 m² eta 16. lurzatiko 3.279,28 m², hurrenez hurren Santsoloren Bordako Soroa eta Arrizorrotz alderdietan daudenak.

Aipatu espedientea eta horretarako egindako memoria/baldintza-agiria jendaurrean egonen dira Ultzamako Udaleko bulegoetan hilabete batez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, epe horren barrenean alegazio edo erreklamazioak aurkez daitezen. Ohartarazten da ezen horrelakorik jaso ezean hasierako erabakia behin betikoa bilakatuko dela.

Argitara ematen da, honako hauetan ezarria betetzeko: Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 140.-3 artikulua eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen gaineko Erregelamendua ezartzen duen 280/1990 Foru Dekretuaren 144. artikulua.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko urtarrilaren 30ean.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2001694