42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SANTAKARA

2020rako egutegi fiskala

Segurtasun juridikoa bermatzeko, jarraian ematen dira tributuak eta zuzenbide publikoko bestelako diru-sarrerak borondatez ordaintzeko epeak 2020ko ekitaldirako, zein bere ordenantza fiskal edo prezio publikoen arau erregulatzailetan ezarritakoarekin bat, baita, hala denean, baldintza-agirietan xedatuarekin eta Nafarroako Toki Ogasunen Foru Legean tributuen sortzapenari buruz zehaztuarekin bat ere. Horretarako kontuan hartuz ez dela banakako jakinarazpena egin beharrik aipatu baliabideotan, zergadunen erregistroetan oinarriturik likidatzen baitira, eta, halaber, hauekin bat etorriz: uztailaren 2ko 177/2001 Foru Dekretuaren bidez onetsitako Nafarroako Foru Komunitateko Diru-bilketaren Erregelamenduaren 77. artikuluarekin, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 86.3 eta 143. artikuluekin eta Osoko Bilkuraren 2020ko urtarrilaren 14ko erabakiarekin. Honako hauek dira aipatu epeak:

1. Ur horniduraren, estolderiaren eta saneamenduaren tasak:

–Lehen hiruhilekoa: apirilaren 1etik 30era.

–Bigarren hiruhilekoa: uztailaren 1etik 31ra.

–Hirugarren hiruhilekoa: urriaren 1etik 31ra.

–Laugarren hiruhilekoa: urtarrilaren 1etik 31ra.

2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: otsailaren 16tik martxoaren 15era.

3. Hiri-lurreko eta landa-lurreko ondasunen gaineko kontribuzioa: ekainaren 16tik uztailaren 15era.

4. Ekonomia jardueren gaineko zerga: azaroaren 16tik abenduaren 15era.

5. Haur Hezkuntzako lehen zikloko ikastetxea: hilabete bakoitzaren 1etik 10era.

6. Eguneko arretarako landa-zentroa / Eguneko zentroa: hilabete bakoitzaren 1etik 10era.

7. Laborantzako herri-lurretako loteen errentamenduak: apirilaren 1 etik 30era (familiako edo erabilera sozialeko baratzeak barne).

8. Lurzatiak ureztatzeko ekipamendua duten laborantzako herri-lurretako loteen errentamenduak: urriaren 1etik 31ra (familiako edo erabilera sozialeko baratzeak izan ezik).

9. Herri-lurretako belarren errentamenduak (bazkalekuak):

–Lehen hiruhilekoa: apirilaren 1etik 30era.

–Bigarren hiruhilekoa: uztailaren 1etik 31ra.

–Hirugarren hiruhilekoa: urriaren 1etik 31ra.

–Laugarren hiruhilekoa: urtarrilaren 1etik 31ra.

10. Hilerriko zerbitzuen tasak.

2019ko urte naturaleko emakidak berritzea: urriaren 1etik abenduaren 31ra.

11. Udalaren gela eta lokalen erabilera (autolikidazio bidez ordainarazten ez direnak): hilabete bakoitzaren 1etik 10era.

12. Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoru, hegalkin eta lurpeko aprobetxamendu berezien tasak. I.3 epigrafea. Ostatuetako terrazak: azaroaren 16tik abenduaren 15era.

Helbideratutako likidazioak borondatezko epearen azken egunean igorriko dira kobratzeko.

Ordainagiriak helbideratuta ez dauzkaten zergadunek banku-erakunde laguntzaileen bidez egin dezakete borondatezko ordainketa (Santakaran bulegoa duten guztien bidez), ordainagiria aurkeztuta.

Epe hori iraganik, eta helbideratutako ordainagiriak itzultzen badira, Tributuei buruzko abenduaren 14ko Foru Lege Orokorraren 117. artikuluan ezarritako %5eko errekargu exekutiboa aplikatuko da eta premiamendu bidezko kobrantza egiteko izapideak hasiko dira; azken horrek, aipatu artikuluaren arabera, %20ko errekargua eragiten du.

Epe exekutiboaren hasierak berandutze-interesak sortuko ditu.

Egindako likidazioen aurka interesdunek administrazioarekiko auzi-errekurtsoa para dezakete, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko arlo bereko Salari zuzendua, edo, bestela, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari, jurisdikzio hori arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluan aurreikusitako kasuetan, bi hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita, edo, aitzinetik eta hautara, errekurtso hauetako bat:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, erabakia hartu duen organoari berari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.

B) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, borondatezko ordainketaren azken egunaren biharamunetik hasita.

Hori guztia Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 143. artikuluan ezarritako salbuespen eta espezifikotasunekin.

Santakaran, 2020ko urtarrilaren 14an.–Alkatea, Jesús Luis Caparroso Ruiz.

Iragarkiaren kodea: L2000707