42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Birpartzelazio-proiektua, Buztintxuri / Euntzetxiki / Santa Engrazia eremuko plan partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetarako hiri-jarduketarako plan bereziarena. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 20an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 20-ENE-20 (8/US).

“Ikusirik Nafarroako Gobernuko Lur-ondasunen eta Ondarearen gaineko Tributuen Zerbitzuaren 2018ko azaroaren 20ko txostena; ikusirik Buztintxuri / Euntzetxiki / Santa Engrazia eremuko plan partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetarako hiri-jarduketarako plan berezia kudeatzeko hitzarmenaren agiria; eta bat etorriz Hirigintzako Gerentziako arkitektoaren txostenarekin eta Aholkularitza Juridikoko zuzendariaren txostenarekin (2020ko urtarrilaren 10ekoak biak ala biak), honako hau erabakitzen da:

1.–Hasiera batean onestea, Buztintxuri / Euntzetxiki / Santa Engrazia eremuko plan partzialeko 23C eta 24C etxe-sailetarako hiri-jarduketarako plan berezia kudeatzeko hitzarmena, birpartzelazioa egitekoa dena, GeslurXXI SLk sustaturik.

2.–Espedientea jendaurrean edukitzea hogei egunean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta erabaki hau argitaratzea Udalaren ediktuen taulan eta tokiko prentsan.

3.–Erabaki hau jakinaraztea sustatzaileari, Iruñeko Udalaren Ondareko Alorrari eta Nafarroako Rural Kutxa kreditu-sozietate kooperatiboari”.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita; edo bestela,

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2002019