42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ORKOIEN

Laburpena, autoenplegurako dirulaguntzen 2020ko deialdiarena

Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3b eta 20.8a artikuluetan ezarritakoari jarraituz, argitara ematen da deialdiaren laburpena; horren testu osoa Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean kontsulta daiteke (http://www.pap.minhap.gob.es/bdnstrans/GE/eu/index). DDBN (Identifikazioa): 497096.

a) Onuradunak: Orkoiengo pertsona fisiko edo juridikoak.

b) Xedea: Pizgarriak ezartzea, autoenpleguaren bidezko ekimenak sustatzeko, Orkoienen ekimen berritzaileak eta mota askotakoak abian jartzera lagunduz.

c) Oinarri arautzaileak: Dirulaguntzen Base Nazionalean eta Udalaren webgunean.

d) Zenbatekoa: guztira, 10.000 euro.

e) Eskaerak aurkezteko epea: 2020ko abenduaren 31 arte.

Orkoienen, 2020ko otsailaren 21ean.–Alkatea, Carlos Arroniz Loyola.

Iragarkiaren kodea: L2002914