42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

43E/2020 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimentzen baita dirulaguntza hauen deialdirako gastua: “Ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzea, bazkide berriak sar daitezen lagunduz”. DDBN identifikazioa: 493731.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2020rako luzatutako 2019ko gastu aurrekontuaren kargura baimentzea gastu hau: ekonomia sozialeko enpresa eredua sustatzeko dirulaguntzak, bazkide-langile berriak epe mugagaberako sar daitezen eta enpresak ekonomia sozialeko enpresak bihurtzea lagunduz; Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 15eko 140E/2019 Ebazpenaren bidez arautu ziren dirulaguntzak, eta Dirulaguntzen Datu Base Nazionaleko 493731 zenbakia dute. 300.000 euroko gastua da, 2020ra luzatutako 2019ko gastu aurrekontuko “Enpresaburuen ondorengotzarako laguntzak ekonomia sozialeko enpresetan” izeneko 950001 96100 7709 241202 partidaren kargura.

2. Aurreko ekitaldian ebatzi gabe gelditu ziren eskaerei 2020ra luzatu den 2019ko aurrekontuaren kargura erantzutea.

3. Gehienez ere 60.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da. Hori eraginkorra izateko, legez aurreikusitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez berriz hastea ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 6an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2002001