42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Aldaketa, Herriko jabari publikoan intereseko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskalean. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen aldaketa honako ordenantza honen 2. eta 3. artikuluetan: Herriko jabari publikoan intereseko hornidura zerbitzuak ustiatzen dituzten enpresen aprobetxamendu bereziaren tasa arautzen duen ordenantza fiskala.

Erabaki denaren arabera eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraituz, espedientea jendaurrean jartzen da, hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek eta interes legitimoa dutenek, epe horren barrenean, espedientea aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu erreklamaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten, hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, ordenantza behin betiko onetsiko eta horren behin betiko testua Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratuko, eraginkortasun juridikoa izan dezan.

Miranda Argan, 2020ko urtarrilaren 31n.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2001628