42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LEOTZ

9/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Leozko Udalak, 2019ko abenduaren 26an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen Udalaren 2019ko ekitaldiko aurrekontu orokorrean aldaketa egiteko 9/2019 espedientea, aparteko kreditu bat baita.

Iragarkia 2020ko 18. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 28an, jendaurreko aldia eta alegazioetarako eta erreklamazioetarako epea irekitzeko. Era berean, iragarki horri behar bezainbateko publizitatea eman zitzaion, Udaleko iragarki-taulan ediktua paratuta.

Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 214.2 artikuluak lege beraren 202.1 artikuluari dagokionez ezarritako hamabost eguneko epea iraganik inork alegaziorik edo erreklamaziorik egin gabe, aipatu aldaketa behin betiko onetsitzat jo da, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202. artikuluan xedatuaren arabera.

Hona hemen behin betiko onetsitako aldaketa:

Aparteko kreditua

GASTUAK:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 9200 48900

Ekarpena Altaffaylla Kultur Taldeari (uholdeei buruzko liburua)

200,00

GASTUAK, GUZTIRA

200,00

FINANTZAKETA:

PARTIDA

KONTZEPTUA

ZENBATEKOA (eurotan)

1 463000

Izarbeibarko Mankomunitatearen ekarpena (uholdeak)

200,00

FINANTZAKETA, GUZTIRA

200,00

Argitara ematen da, aipatutako legezko aginduak betetzeko, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela honako bide hauetako bat erabiliz:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, Leozko Udalaren osoko bilkurari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Iratxetan (Leotz), 2020ko otsailaren 20an.–Alkatea, Amaia Ruiz Marcolain.

Iragarkiaren kodea: L2002795