42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ESTERIBAR

Arau subsidiarioetako aldaketa egituratzailea 6. poligonoko 368. lurzatian. Hasierako onespena

Esteribarko Udalak, 2020ko otsailaren 6an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen hasiera batean onestea Esteribarko arau subsidiarioetan aldaketa egiteko dokumentua. Santos San Martín Equizak sustatu du, eta Ainara Mutuberria Larrayoz arkitektoak prestatu, hiri-lurzorua handitzeko, espedientean behar bezala eginbidetua dagoen testuaren arabera.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabete batez, herritarren parte-hartze prozesuaren ondoren, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita; epe horretan interesdunen eskura egonen da Udalaren bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 77.2 artikuluan eta, horrek bidalita, 71. artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Esteribarren, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, M.ª Matilde Añón Beamonte.

Iragarkiaren kodea: L2002040