42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BARAÑAIN

Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren 2020ko koefizienteak eta karga-tasak

Barañaingo Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, jarraian ematen den erabakia hartu zuen hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren 2020ko koefizienteak eta karga-tasak ezartzeko.

Ikusirik 2019ko 255. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 31n, argitaratutako 29/2019 Foru Legea (zenbait zerga aldatu eta beste tributu-neurri batzuk hartzekoa), eta kontuak harturik horrek aldatzen duela Toki Ogasunei buruzko Foru Legearen 175.2 artikulua (hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergarako gehienez ere onesten diren koefizienteei eta tasei buruzkoa), koefiziente eta karga-tasa berriak onesten dira 2020tik aurrera egiten diren ondasun higiezinen eskualdatzeetan aplikatzeko, 2020ko urtarrilaren 1etik aurrerako ondorioekin. Horretarako:

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Onestea lurren balio-gehikuntzaren gainean sortzapena egiteko unean aplikatu beharreko koefizienteak –balio-gehikuntza noiz sortzen den, horren araberakoak– eta kuotak zehazteko zerga-oinarriari aplikatu beharreko karga-tasak, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergaren likidazioaren ondorioetarako. Honako hauek dira:

URTEAK

KOEFIZIENTEAK

KARGA-TASAK

Urtebetetik behera

0,02

%25

1

0,02

%25

2

0,03

%25

3

0,04

%25

4

0,05

%25

5

0,07

%25

6

0,07

%25

7

0,06

%25

8

0,06

%25

9

0,06

%25

10

0,06

%25

11

0,06

%25

12

0,06

%25

13

0,06

%25

14

0,06

%25

15

0,06

%25

16

0,09

%25

17

0.09

%25

18

0,25

%25

19

0,27

%25

20 edo hortik gora

0,28

%25

Bigarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, koefiziente eta tasa horiek aplikagarriak izateko argitaratu eta biharamunetik aurrera.

Barañainen, 2020ko otsailaren 4an.–Alkate udalburua, María Lecumberri Bonilla.

Iragarkiaren kodea: L2001672