42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARTZIBAR

Aldaketa, Ikasketetarako laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan. Hasierako onespena

Artzibarko Udalak, 2020ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen aldaketa Ikasketetarako laguntzak arautzen dituen udal ordenantzan.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatuari jarraikiz, onetsitako aldaketa jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea aztertu eta alegazio edo kexak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsiko da ordenantzan egindako aldaketa, eta horren testu osoa argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Artzin, 2020ko otsailaren 4an.–Alkatea, Carlos Oroz Torrea.

Iragarkiaren kodea: L2001657