42. ALDIZKARIA - 2020ko martxoaren 2a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AMESKOABARRENA

Balorazio txostenaren hirugarren berrikuspena. Jendaurrean edukitzeko beste epe bat

Ameskoabarrengo Udalak, 2019ko apirilaren 3an egin osoko bilkuran, hau erabaki zuen:

–Onestea Ameskoabarrengo udal-mugarte osoaren balorazio txostenaren hirugarren berrikuspenaren proiektua, Catastros-Estudio 5 SL enpresak egina.

–Jendaurreko epean (19-11-7tik 19-12-9ra bitartekoa) aurkeztutako alegazio bat dela-eta, akats bat atzeman zen planoetako batean. Horregatik jendaurreko beste epe bat irekitzen da.

–Jendaurrean berriz jartzea Ameskoabarrengo udal-mugarte osoaren balorazio txostenaren proiektua (hirugarren berrikuspena), planoak zuzenduta dituena. Hogei egun balioduneko epean egonen da jendaurrean, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, baita Udaleko ediktuen taulan eta web-orrian paratuta ere, egokiak jotzen diren alegazioak, kexak eta oharrak aurkez daitezen honako hauetan ezarritakoa betetzeko: Nafarroako Lurralde Aberastasunaren Erregistroari eta katastroei buruzko azaroaren 21eko 12/2006 Foru Legearen 36.4 artikulua eta Gardentasunari, informazio publikoa eskuratzeari eta gobernu onari buruzko maiatzaren 17ko 5/2018 Foru Legearen 21.1 g) artikulua.

–Jendaurreko epea iraganik, Nafarroako Gobernuko Zerga Ogasunari igorriko zaizkio aipatu proiektua eta, behar izanez gero, egindako alegazioak eta dagokien udal txostena. Orobat, eskatuko zaio batzorde mistoa eratzea, aurkez daitezkeen alegazioei edo oharrei buruzko ebazpenak eman ditzan, aipatu proiektuaren edukia finkatu dezan eta proposamen loteslea gauzatu, Nafarroako Gobernuko Zerga Ogasunak onesteko.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Ameskoabarrenean, 2020ko otsailaren 6an.–Alkatea, Estibaliz Erdocia Ormazabal.

Iragarkiaren kodea: L2002034