40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

44E/2020 EBAZPENA, otsailaren 7koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita honako dirulaguntza hauek emateko deialdiaren gasturako: “Dirulaguntzak, 45 urtez goitiko luzaroko langabeak kontratatzeko”. DDBN identifikazioa: 494411.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. 2020rako luzatutako 2019ko gastu aurrekontuen kontura baimentzea 45 urtez goitiko luzaroko langabeen kontratazioa sustatzeko dirulaguntzen gastua. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen ekainaren 26ko 1677/2018 Ebazpenaren bidez arautu ziren dirulaguntza horiek (494411 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean), 580.000 euro, 2020ra luzatutako 2019ko gastu aurrekontuko partida honen kontura: “Luzaroko langabeak kontratatzeko pizgarriak. Konferentzia Sektoriala” izeneko 950001 96100 4709 241206 partida.

2. Aurreko ekitaldian ebatzi gabe gelditu ziren eskaerei 2020ra luzatu den 2019ko aurrekontuaren kargura erantzutea.

3. Gehienez ere 116.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da. Hori eraginkorra izateko, legez aurreikusitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea eskaerak aurkezteko, ez berriz hastea ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

1.–Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

2.–Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 7an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2002002