40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.4. DIRU-LAGUNTZAK, LAGUNTZAK ETA BEKAK

36E/2020 EBAZPENA, otsailaren 6koa, Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzaileak emana, zeinaren bidez baimena ematen baita honako dirulaguntza hauek emateko deialdiaren gasturako: “Dirulaguntzak, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako”. DDBN identifikazioa: 493724.

Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzua erakunde autonomoaren estatutuak onesten dituen azaroaren 6ko 302/2019 Foru Dekretuaren 12. artikuluaren bidez emandako ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Baimena ematea, 2020rako luzatutako 2019ko gastu aurrekontuaren kargura, dirulaguntza batzuk emateko gasturako, Nafarroako lan elkartuko kooperatibetan eta lan sozietateetan enplegua sustatzeko eta lehiakortasuna hobetzeko egiten diren inbertsioetarako. Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailearen martxoaren 21eko 195E/2019 Ebazpenaren bidez arautu ziren dirulaguntza horiek (493724 zenbakia dute Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean), 697.000 euro, 2020rako luzatutako 2019ko gastu aurrekontuko partida honen kargura: “Ekonomia sozialeko enpresentzako inbertsioetarako dirulaguntzak” izeneko 950001 96100 7709 241200 partida.

2. 2019. urtean ebatzi gabe gelditu ziren eskaerei 2020ra luzatutako 2019ko gastu aurrekontuaren kargura erantzutea.

3. Gehienez ere 140.000 euroko zenbateko gehigarria baimentzen ahalko da. Hori eraginkorra izateko, legez aurreikusitako inguruabarren bat gertatzearen ondorioz baimendu beharko da. Kreditu gehigarri horretarako baimena, kasua bada, organo eskudunak emanen du, eta deialdiaren modu berean argitaratuko da. Horrek ez du ekarriko beste epe bat irekitzea dirulaguntza eskaerak aurkezteko, ez berriz hastea ebazteko eta jakinarazteko gehieneko epea.

4. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

5. Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen, eta honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Eskubide Sozialetako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko otsailaren 6an.–Nafar Lansare-Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendari kudeatzailea, Mirian Martón Pérez.

Iragarkiaren kodea: F2001999