40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Behin betiko onespena

Jendaurreko epea iragan denez inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsitzat jo da Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko 2020ko ekitaldiko plantilla organikoa, zeina eranskinean azaltzen baita; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 235. artikuluan eta harekin bat datozenetan xedaturik dagoena. Mankomunitateko Kideen Batzarrak 2020ko abenduaren 30ean hartu zuen hasierako onespenaren erabakia, eta 2020ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 20an. Espedienteari ez zaio alegaziorik batere aurkeztu.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

I. ERANSKINA

Aldi baterako lan-kontratudunen 2020ko plantilla organikoa

LANPOSTUA

LANP. KOP.

MAILA

SARBIDEA

OSAGARRIAK

EGOERA
ADMINISTRATIBOA

BALDINTZAK

Administrari-ofiziala

1

C

OL

Maila: %12

Lanpostua: %23

Hutsik

Euskaraz jakitea; B-2 maila

Lanaldi partziala (%90)

Zerbitzu anitzetako enplegatua

1

C

OL

Maila: %16

Arrisku berezikoa: %10

Hutsik

Euskaraz jakitea; B-2 maila

Lanaldi partziala (%50)

2. ERANSKINA

Aldi baterako lan-kontratudunen izenen 2020ko zerrenda

DEITURAK ETA IZENA

LANPOSTUA

MAILA

SARBIDEA

ZERBITZU AITORTUAK

EGOERA
ADMINISTRATIBOA

BALDINTZAK

Elizalde Lallana Amaiur

Administrari-ofiziala

C

OL

2017/04/28

Jardunean

Euskaraz jakitea; B-2 maila

Lanaldi partziala (%90)

LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

–Aurreikusten da 2020. urtean zehar zerbitzu anitzetako enplegatu lanpostu baterako kontratazioa eginen dela. Lanpostua C mailakoa izanen da, aldi-baterako lan-kontratuarekin, eta lanaldi partzialekoa (%50), eta 1. eranskinean zehazten diren osagarriak izanen ditu. Kontratazio prozedura oposizio-lehiaketa arrunta izanen da.

–Gaur egungo plantillan gertatzen diren bajak betetzeko, edo obra eta zerbitzu jakin batzuetarako kontratuak egiteko, edo gisako gorabeheretan, kasuan kasuko deialdien ondoriozko zerrendak erabiliko dira, 113/1985 Foru Dekretuaren 42.2.a) artikuluari jarraikiz.

Iragarkiaren kodea: L2002194