40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko aurrekontua. Behin betiko onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2019ko azaroaren 30ean egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zituen 2020ko aurrekontuaren espedientea eta hura betearazteko oinarriak. Iragarkiak argitaratu ziren Udalaren iragarki-taulan eta 2020ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an, argitaratu ondoko 15 egun balioduneko epean bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertu eta bidezko juzgatzen dituzten erreklamazioak aurkez zitzaten.

Epe horretan ez dute aurkeztu eta ez da jaso inolako alegaziorik eta, beraz, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 202. artikuluaren 1. apartatuaren bukaeran xedatuarekin bat, onetsitako aurrekontua behin betiko onetsitzat jotzen da.

Hori guztia dela eta, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.–3 artikuluan xedatuarekin bat, haren laburpena ematen da argitara. Hona hemen:

GASTUAK:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 37.665,00 euro.

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 262.035,00 euro.

3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 400,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 0,00 euro.

5. kapitulua.–Kontingentzietarako eta beste ustekabe batzuetarako funtsa: 0,00 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 44.213,22 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 0,00 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Gastuak, guztira: 344.313,22 euro.

DIRU-SARRERAK:

1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 0,00 euro.

2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 0,00 euro.

3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 298.100,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 0,00 euro.

5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurren aprob.: 0,01 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak besterentzea: 0,00 euro.

7. kapitulua.–Kapital transferentziak: 63.775,99 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 0,00 euro.

9. kapitulua.–Finantza-pasiboak: 0,00 euro.

Diru-sarrerak, guztira: 361.876,00 euro.

Argitara ematen da, interesdun orok jakin dezan.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Martín Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2002190