40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZANUETA ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2/2019 aurrekontu-aldaketa. Aparteko kreditua.
Behin betiko onespena

Ultzanueta Zerbitzuen Mankomunitateko kideen batzarrak, 2019ko abenduaren 30ean egin bilkuran, Udalbatzako kideen legezko gehiengo osoa zuela, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko 2/2019 aldaketa egiteko espedientea, aparteko kreditu bat gaitzeko.

Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2020ko 12. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, urtarrilaren 20an), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/95 Foru Legea garatzen duen 270/98 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak.

Jendaurrean egon bitartean inork ez dio espedienteari alegaziorik aurkeztu eta ez da alegaziorik jaso. Horregatik guztiagatik, goian adierazitako araudiaren arabera, aurrekontu-aldaketa horren testua argitara ematen da. Hona hemen:

Kreditu berezia.

–Gastuetako partida hauek sortzea:

Partida: 1 9200 2279902. Aldaketa mota: aparteko kreditua. Izena: Artxiboaren antolaketa Zenbatekoa: 1.177,00 euro.

–Finantzabideak:

Partida: 1 87000. Finantzaketa mota: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina eta baliabide atxikiak. Izena: Gastu orokorretarako diruzaintzako gerakina eta baliabide atxikiak. Zenbatekoa: 1.177,00 euro.

Erripan (Odieta), 2020ko otsailaren 12an.–Mankomunitateko burua, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2002189