40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLATZ

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Olazko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko urtarrilaren 31n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua bete dadin; hartara, bizilagunek eta interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Olatzen, 2020ko otsailaren 3an.–Kontzejuko burua, Jesús Erburu Elizondo.

Iragarkiaren kodea: L2001625