40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Mañeruko Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2020ko udal aurrekontu bakarra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin.

Mañerun, 2020ko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2002394