40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MAÑERU

3/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 228. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 19an, aurrekontuan aldaketak egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontuko aldaketa horiek behin F2002152 betiko onetsi eta argitara ematen dira, behar diren ondorioak izan ditzaten; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

Aparteko kredituak: 1 9290 -78000 partida: “Kalteak Los Álamos kaleko etxebizitza batean”. 834,90 euroko aparteko kreditua. 1 9430 76700 partida: “Laguntza Nafarroako Erdialdean izandako uholdeengatik”. 600,00 euroko aparteko kreditua.

Onetsi nahi diren aparteko kredituak, guztira, 1.434,90 euro dira; “Diruzaintzako gerakin likidoa gastu orokorretarako” izeneko 87000 partidatik kreditu-transferentzia eginez finantzatuko dira.

Mañerun, 2020ko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, Nuria García Aróstegui.

Iragarkiaren kodea: L2002393