40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Hilerriko zerbitzuak emateko tasak.
Behin betiko onespena

Lizoainibar-Arriasgoitiko Udalak, 2019ko azaroaren 27an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen hilerriko zerbitzuak emateko tasak.

Erregelamenduzko jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi dira, eta osorik ematen dira argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erabaki honek 2020ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

HILERRIKO ZERBITZUAK EMATEKO TASAK

Zerbitzua emateak zenbateko kostua dakarkion Udalari, horren arabera zehaztuko da tasa kasu bakoitzean.

Lizoainen, 2020ko otsailaren 11n.–Alkate udalburua, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2002105