40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBIRIKU

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ibirikuko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko otsailaren 12an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatua betetzeko; hartara, herritarrek nahiz interesdunek espedientea aztertzen ahalko dute, eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Ibirikun, 2020ko otsailaren 14an.–Kontzejuko burua, María Blanca Iriguibel Muguerza.

Iragarkiaren kodea: L2002392