40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUES

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Eguesko Kontzejuko Batzarrak, urtarrilaren 22an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko aurrekontu orokorra.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legearen 223. eta 236. artikuluetan xedatua betetzeko; gisa hartara, herritarrek eta interesdunek espedientea ikusten ahalko dute eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Jendaurreko epe horretan inork ez badu erreklamaziorik aurkezten, behin betiko onetsitzat joko da.

Eguesen, 2020ko otsailaren 4an.–Kontzejuko burua, José Angel Valdezate Royo.

Iragarkiaren kodea: L2001692