40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERASKOAIN

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Beraskoaingo Udalak, 2020ko otsailaren 11n egin osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zituen 2020ko ekitaldiko aurrekontua eta hura betearazteko oinarriak.

Espedientea jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, herritarrek nahiz interesdunek hura azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, aintzat hartuz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 2/1995 Foru Legearen 236. artikuluan eta harekin bat datozen arauetan xedaturik dagoena.

Beraskoainen, 2020ko otsailaren 13an.–Alkatea, José Luis Larrea Cenoz.

Iragarkiaren kodea: L2002243