40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BEIRE

2020rako lan egutegia

Ikusirik udal honetako langileen 2020rako lan-egutegiko proposamena.

Kontuan harturik, indarreko lege-xedapenei jarraikiz, alkatetza hau dela hura onesteko edo ezesteko organo eskuduna.

Aintzat harturik abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretua, urteko lanaldia ezartzen duena Nafarroako Administrazio Publikoetako enplegatuetatik Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren gainean abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsitako testu bateginaren aplikazio eremuan sartzen direnentzat, eta abenduaren 27ko 337/2019 Foru Dekretua, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, egun baliogabeak zein diren onesten duena, 2020. urteko epeen zenbaketarako.

Alkatetza honi apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21. artikuluak, apirilaren 18ko 781/1986 Legegintzako Errege Dekretuaren 24. artikuluak eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 41. artikuluak ematen dizkioten eskudantziak erabiliz,

EBAZTEN DU:

Lehena.–Beireko Udalaren langileendako 2020ko lan-egutegia onestea, abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan urte osorako ezarritako 1.592 orduko zenbatekoan oinarriturik, eta jaiegunak zein diren zehaztea, horietan itxirik egonen baitira udal bulegoak; hona hemen:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Azaroaren 25a: jaieguna herrian.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa, Nafarroaren Eguna.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Bigarrena.–Udal bulegoak itxirik egonen dira urteko larunbat eta igande guztietan, bai eta gorago aipatutako jaiegunetan ere, horiek ere kontuan hartu baitira 2020rako lan-egutegian.

Hirugarrena.–Astelehenetik ostiralera bitarteko eguneroko lanaldia, orokorrean, 7 ordu eta 20 minutukoa izanen da. Printzipioz, 249 lanaldi izanen dira, 7 ordu eta hogei minutukoa bakoitza.

Laugarrena.–Erabaki honen iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Beireko Udalaren iragarki-taulan argitaratzea, eta osoko bilkurari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

a) Berraztertzeko errekurtsoa, ebazpen hau eman duen organoari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

b) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari edo Salari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita, edo

c) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Beiren, 2020ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Ainara González Rubio.

Iragarkiaren kodea: L2002325