40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARANO

Alkatearen dedikazio araubidea eta ordainsariak

Kontuan hartuta udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedatutakoa Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan.

Aranoko Udalak, 2020ko urtarrilaren 30ean egindako bilkuran, akordio hau onartu zuen aho batez:

1. Alkatearen ordainsariak eta dedikazioa onartzea 2020. urterako. Hileroko ordainsari garbia 600 eurokoa izango da eta urteko ordainsari gordina 14.039 eurokoa, aparteko ordainsariaren zati proportzionala barne. PFEZ kontzeptuagatik aplikatzekoa den atxikipena egingo zaio, indarrean den legediarekin bat. Zenbateko horretan, oro bat, sartuta dago Udalak Gizarte Segurantzari ordaindu behar dion enpresa kuota. Dedikazioa lanaldiaren % 75eko izango da; sei ordu egunean eta 30 ordu astean.

2. Akordio honek eragina izango du 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta urtero berretsi beharko da.

3. Iragarki hau argitaratzea udalaren iragarki-oholean eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 legeko 75.5 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Aranon, 2020ko otsailaren 19an.–Alkatea, Jose Antonio Ruiz Miner.

Iragarkiaren kodea: L2002636