40. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 27a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AÑORBE

Hiri-jarduketarako plan berezia AA4 jarduketa asistematikoko unitatea sortzeko. Hasierako onespena

Añorbeko Udalak, 2020ko otsailaren 7an egin osoko bilkuran, erabaki zuen hasiera batez onestea Udal Plan Orokorraren aldaketa xehatua Hiri-jarduketarako plan berezi baten bidez, AA4 jarduketa asistematikoko unitatea sortzeko.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek hura azter dezaten eta aurkez ditzaten egokiak iruditzen zaizkien alegazioak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. artikuluarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen Testu Bategina).

Añorben, 2020ko otsailaren 10ean.–Alkatea, Joaquín Sanz Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2002038