38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERDIALDE-MAIRAGAKO MANKOMUNITATEA

Aparteko kredituko espedientea. Hasierako onespena.
Uxue. Saneamendu sarea

Batzar Orokorrak, 2020ko otsailaren 17an egin bilkura berezian, hasiera batez onetsi zuen aparteko kredituko espediente bat, berrehun eta hirurogeita hamar mila eurokoa, “Uxue. Hornidura sarea” izeneko inbertsioari aurre egiteko.

Erabaki hori jendaurrean egonen da 15 egunean, iragarki hau argitaratzen denetik hasita, interesdunek egoki iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten.

Tafallan, 2020ko otsailaren 18an.–Mankomunitateko burua, Jorge Bacaicoa Beruete.

Iragarkiaren kodea: L2002542