38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ALLO, ARELLANO, ARROITZ, DEIKAZTELU ETA LERINGO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2020ko plantilla organikoa. Hasierako onespena

Mankomunitateko Batzarrak, 2020ko otsailaren 6an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen 2020ko plantilla organikoa.

Dokumentazioa Mankomunitateko bulegoetan egonen da ikusgai, hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik aurrera, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori dena, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluak 235. artikuluari buruz xedatutakoarekin (6/1990 Foru Legea, Nafarroako Toki Administrazioari buruzkoa). Plantilla behin betiko onetsirik geldituko da baldin inork erreklamaziorik aurkezten ez badu.

Allon, 2020ko otsailaren 10ean.–Mankomunitateko burua, Laura Echeverría Azcona.

Iragarkiaren kodea: L2002118