38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ZIZUR NAGUSIA

5/2019 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2019ko 254. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abenduaren 30ean, kreditu bereziaren bidez aurrekontu-aldaketa egitea hasiera batez onesteko osoko bilkuran hartutako erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Kreditu berezia

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 2.000,00 euro.

Finantzaketa

2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 400,00 euro.

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 1.600,00 euro.

Zizur Nagusian, 2020ko otsailaren 2an.–Alkatea, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2001627