38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE ARAKIL

2020ko Plantilla Organikoa.
Behin betiko onespena

2020ko 2. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, urtarrilaren 3an, 2020ko plantilla organikoaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epea iraganik erreklamaziorik gabe, behin betiko onetsitzat jo da eta, bat etorriz abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan xedatuarekin (haren bidez onetsi zen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen estatutuaren testu bategina), argitara ematen da 2020rako plantilla organikoa, behar diren ondorioak izan ditzan.

2020KO PLANTILLA ORGANIKOA

Lanpostuen zerrenda

Funtzionarioak.

Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: C1. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %20. Hutsik. Uharte Arakilgo, Arruazuko eta Irañetako udalen batasunekoa.

Administrari-ofiziala. Maila: C. Sarbidea: OLM. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: C1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %40. Uharte Arakilgo, Arruazuko eta Irañetako udalen batasunekoa.

Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: B1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %13. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Bi lanpostu, haietako bat hutsik.

Garbiketako enplegatua. Maila: D. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: B1. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8.

Administrazio-kontratudunak.

Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: C1. Mailako osagarria: %12. Uharte Arakilgo, Arruazuko eta Irañetako udalen batasunekoa.

Izenen zerrenda

Administrazio-kontratudunak.

Ione Miren Lazkoz Maiza. Idazkari kontu-hartzailea. Maila: A. Bateraezintasuneko osagarria: %35. Lanpostuko osagarria: %20. Sarrera eguna: 2017-06-12. Antzinatasuna: 2007-10-10.

Txomin Joseba Ochagavia Lakunza. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %13. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Antzinatasuna: 2016-11-28.

Joana Senar Lazkoz. Administrari laguntzailea. Maila: D. Sarbidea: OL. Egoera: jardunean. Hizkuntza eskakizuna: C1. Mailako osagarria: %12. Uharte Arakilgo, Arruazuko eta Irañetako udalen batasunekoa. Antzinatasuna: 2018-06-04.

Funtzionarioak.

Aintzane García Andueza. Administrari-ofiziala. Maila: C. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %40. Antzinatasuna: 2000-06-23.

Miguel María Astiz Marín. Zerbitzu anitzetako enplegatua. Maila: D. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %13. Lanaldiaren luzapeneko osagarria: %10. Antzinatasuna: 2004-02-17.

Yolanda Viguera Ijurko. Maila: D. Sarbidea: OL. Mailako osagarria: %12. Lanpostuko osagarria: %8. Antzinatasuna: 2003-03-03.

Uharte Arakilen, 2020ko otsailaren 14an.–Alkate udalburua, Jose Domingo Huarte Baleztena.

Iragarkiaren kodea: L2002399