38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Ibilgailu elektrikoak erosteko laguntzen ordenantza indargabetzea. Hasierako onespena

Udalak, 2020ko otsailaren 3an egindako osoko bilkuran, onetsi zuen honako ordenantza hau indargabetzea: “Ordenantza, laguntzak eman daitezen Tuteran ibilgailu elektrikoak erosteko”. Ordenantza hori 2019an onetsi zen behin betiko, eta ordutik dago indarrean. Erabakia jendaurrean egonen da 20 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta, nahi badute, egokiak iruditzen zaizkien erreklamazio, kexa edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Baldin jendaurrean egoteko epea iragaten bada inork alegaziorik aurkeztu gabe, behin betiko onetsirik geldituko da ordenantzaren indargabetzea.

Jendaurrean egon bitartean, interesdunek ikus ditzakete erabakiaren testu osoa eta horri lotutako agiriak, Tuterako Udaleko Ekonomia eta Ogasun Alorrean (Industria, 1. solairua).

Tuteran, 2020ko otsailaren 4an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2001675