38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLLOBARREN

2020ko aurrekontua. Hasierako onespena

Ollobarrengo Kontzejuak, 2020ko urtarrilaren 28an egin osoko bilkura berezian, hasiera batez onetsi zituen 2020ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Onetsitako aurrekontua Kontzejuko Idazkaritzan egonen da ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 271. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Legea).

Inork erreklamaziorik aurkezten ez badu jendaurrean egoteko aipatu epe horretan, behin betiko onetsitzat joko dira 2020ko aurrekontu orokorra eta hura betearazteko oinarriak.

Ollobarrenen, 2020ko urtarrilaren 29an.–Kontzejuko burua, Julián Chávarri Azanza.

Iragarkiaren kodea: L2001992