38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGUZKITZA

Udalbatzako kideen ordainsariak

Iguzkitzako Udalak, 2020ko otsailaren 4an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak toki korporazioetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedaturikoa, eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat.

Azterturik 23/2003 Foru Dekretua, karguan aritzeagatik zinegotziei ordainsariak edo bilkura-sariak ordaintzen dizkieten Nafarroako udalei konpentsazio ekonomikoak emateko sistema bat ezartzen duena, eta ikusirik udal bakoitzari dagozkion zenbatekoak Funtserako ezarritako portzentaje berean igo direla abenduaren 27ko 18/2017 Foru Legean, aho batez erabaki da:

A) Espedienteko txostenean jasota dagoen eguneraketarekin ezartzea alkateak 2020an izanen duen dedikazioaren eta ordainsariaren araubidea. Urteko ordainsari gordina 9.667,56 eurokoa izanen da. Zenbateko horretan sartuta dago aparteko ordainsariaren zati proportzionala, eta PFEZa dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko da, indarra duen legeriaren arabera. Dedikazioa partziala izanen da, eta urtean 300 ordu izanen dira guztira.

B) Zinegotziek 60 euro gordin izanen dituzte osoko bilkura arruntetara nahiz berezietara joateagatik. Zenbateko horri Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga dela-eta dagokion atxikipena aplikatuko zaio, indarra duen legeriaren arabera.

C) Udalkide guztiek eskubidea izanen dute kalte-ordainak jasotzeko beren karguan aritzean sortutako egiazko gastuengatik, behar bezala eta agiri bidez justifikaturik eta baimendurik badaude. Hona zenbatekoak: bilkuretara joateagatik, 30 euro. Dietei eta kilometrajeari dagokionez, aplikatu behar dira Administrazio Publikoen zerbitzuko langileendako urtero ordainsari arloan ezartzen diren zenbatekoak.

D) Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta iragarki taulan paratzea, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen uztailaren 2ko 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

E) Argitaratutakoan sortuko dira ordainsari ekonomikoak, nahiz eta atzeraeragina izan 2020ko urtarrilaren 1etik aurrera, erabakian xedatutakoarekin bat.

Iguzkitzan, 2020ko otsailaren 7an.–Alkatea, José Ignacio Urra Fernández.

Iragarkiaren kodea: L2001984