38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UHARTE

2020ko lan egutegia

Kontuan hartuta abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuan jasotako aurreikuspenak; izan ere, haren bidez zehaztu zen zein zen urteko lanaldia Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileentzat, hain zuzen ere aplikatzekoa dutenentzat abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretua, zeinaren bidez onetsi baitzen Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen Estatutuaren Testu Bategina (aipatutako foru dekretua eman zen legegintzako foru dekretu horren 59. artikuluaren babesean).

Aintzat harturik 177/2019 Ebazpena, maiatzaren 10ekoa, Politika Ekonomiko eta Enpresarialaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez ezarri baitzen, Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan, ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2020ko jaiegunen egutegi ofiziala (2019ko 105. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, maiatzaren 31koa).

ERABAKITZEN DA:

1.–Asteguneko jaiegunen 2020ko egutegia onestea Uharteko Udalaren zerbitzuko langileentzat (salbu musika patronatukoentzat, haren kontseiluak onesten baitu haientzako egutegia). Hona hemen, zehazturik:

–Urtarrilaren 1a: Urteberri eguna.

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Martxoaren 19a: San Jose.

–Apirilaren 9a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 10a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 13a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Irailaren 21a, 22a eta 23a: Anaitasunaren eguna.

–Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

–Abenduaren 3a: San Frantzisko Xabierkoa.

–Abenduaren 7a: Konstituzio egunaren biharamuna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

–Abenduaren 27a: San Joan Ebanjelariaren festa.

2.–Uharteko Udaleko administrazioko lanorduen urteko kopurua da 1.592 benetako ordukoa, bat etorriz abenduaren 27ko 624/1999 Foru Dekretuarekin, eta honela banatuko da:

a) Astelehenetik ostiralera, eguneroko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa.

b) Abenduaren 24an eta abenduaren 31n lanaldia bukatuko da ordu bat eta hamar minutu lehenago. 40 minutu gelditzen dira oporrak borobiltzeko.

Uharteko Udalaren zerbitzuko langileek, baldin bi egun horietako edozeinetan oporretan badaude, ez dute eskubiderik izanen denbora-murrizketa hori konpentsa dakien.

3.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; baita, ediktuen bidez, Uharteko Udalaren iragarki-taulan ere.

4.–Langile Batzordeko kideei eta zerbitzuburuei jakinaraztea, eta posta elektronikoko mezua igortzea langile guztiei eta lan-aholkularitzari.

Uharten, 2020ko urtarrilaren 22an.–Alkatea, Alfredo Arruiz Sotes.

Iragarkiaren kodea: L2002068