38. ALDIZKARIA - 2020ko otsailaren 25a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EULATE

Ordenantza, Bide publikoen eta landa-lurreko finketako
sarbideen erabilera arautzen duena. Hasierako onespena

Eulateko Udalak, 2020ko otsailaren 11n egin osoko bilkuran, hasiera batean onetsi zuen Bide publikoen eta landa-lurreko finketako sarbideen erabilera arautzen duen ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eulaten, 2020ko otsailaren 11n.–Alkatea, María Idoya Martínez de la Hidalga Jáuregui.

Iragarkiaren kodea: L2002149